miércoles, 4 de mayo de 2011
SARRERA
Gu La Salle ikastetxeko 2. DBH-ko ikasle batzuk gara.Guk lan hau egin dugu oso interesgarria eta ulergarria iruditzen zitzaigulako.Espero dugu guztiei lan honek gauza asko erraztea eta informazio asko ateratzea.
GIZARTE MAILA SOZIALA
ERDI AROAN:
· Nobleak: zaldunak eta haien familiak ziren. Haien eginkizuna gainerako biztanleak babestea zen.
· Klrerikoak: fraideak eta apaizak ziren. Otoitz egin behar zuten, pertsonen salbazio espirituala lortzeko.
· Langileak: gehienak nekazariak ziren, baina bazeuden eskulangileak eta merkatariak ere. Gizarteak behar zituen elikagaiak eta beharrezko produktuak ekoizten eta saltzen zituzten.
Nobleak eta klerikoak estamentu pribilegiatukoak ziren eta zenbait abantaila zituzten. Ez zituzten errentarik ordaindu behar.

GAUR EGUN:
Pobrezia:
Eguneroko bizitzan pobrezia, pobretasuna edo txirotasunabizi-kalitatearen behar minimoentzako errekurtsoak ez edukitzearekin lotzen da, baina kontzeptu honek dimentsio ugari ditu. Kontsumo materialaz gain, osasuna, hezkuntza, giza- harremanak, ingurugiroaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere eragin handia dute. Pobrezia zerrendatutako dimentsio horien gabezia edo urritasuna dela esan dezakegu.

ABERASTASUNA:
Pertsona guztiek eskubide berdinak ditugu, nahiz eta pobrea, aberatsa, edo zarena izan. Denak dugu bizitza on bat izateko eskubidea, irainik, tratu txarrik .. jaso gabe. Denak pertsonak gara eta eskubide berdina dugu gauza bat edo bestea egiteko.
Pertsona aberatsek dirua nahi dute gero eta gehiago eta horrek gaixotasun mota asko sortzen ditu. Gainera diru hori gehienetan ez dute beraiek lortzen beti daude beste pertsona batzuk beraien ordez lan egiten dutenak.

martes, 3 de mayo de 2011
Ume Soldaduak
Gaur egun:
Gaur egungo esklaboak, enpresa handietan egiten dute lan eta oso egoera txarretan gainera (12 orduz, ezerren truke).
Gezurra badirudi ere 300.000 eta 500.000 tartean dago ume soldaduen kopurua, neskak zein mutilek jasaten dute esklabutza mota hau. Afrikan ematen da gehien bat (Uganda, Kongo, Liberia, Boli Kosta), baina badira beste eskualde asko non umeak soldadu gisa erabiliak izaten dira: Myanmar, Sri Lanka (Asia) eta Kolonbia.
Baina zergatik umeak?
Umeek ez dituzte nagusien aginduak eztabaidatzen eta hauxe da edozein soldaduaren oinarrizko araua.
Zertarako?
Lan askotarako erabiliak izaten dira borroka, sukaldaritza, erizaintza, esklabu sexualak…
Nola?
Batzuk “bolondres” moduan aurkezten dute beren burua, beren familia guztia gerran hil delako, pobrezia dela eta edo familia barnean arazoak dituztelako eta beste asko bahitu egiten dituzte eta entrenamendu esparruetara bidaltzen, han helduekin batera “irakaskuntza” militarra izan dezaten. Tratu bortitzak eta bizi baldintza negargarriak jasaten dituzte talde militarraren barruan, eta batzuetan hau dela eta hil egiten dira. Alkohola eta drogak ematen dizkiete gogorrago jarduteko borrokan, hasi baino lehen balen aurkako “botikak” ematen dizkiete beldurrik ez izateko (argi dagoenez botika hauek ez dira existitzen).
Irtenbideak:
Oso zaila da egoera honi amaiera ematea. Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE- ek ) zailtasun asko izaten dituzte umeak askatzeko, askotan militar buruek ez dute onartzen umerik daukatenik edo ez dituzte askatu nahi, eta nesken kasuan generalarekin “ezkonduta” daudela diote. Baina arazoak ez dira taldetik ateratzean bukatzen, orduan birmoldatze prozesu zail bat hasten da. Umeek beren betiko bizitzara bueltatzea ez da batere erreza, batzuetan beren gurasoek ez dituzte onartzen edo beren itzulera ez dute begi onez ikusten oso pobreak baitira eta umeak “aho bat gehiago” suposatzen duelako. Nesken kasuan jasotako abusu sexualengatik ez dituzte haien komunitateetan berriro onartzen batzuetan. Eta honi guztiari, gerraren ondorioz jasaten dituzten trauma psikologikoak gehitu behar zaizkio.
Erdi aroan:
Erdi Aroko Europan umeak erabiltzen ziren batailatako asistente moduan (ezkutari moduan), nahiz eta beraien papera murriztu izan. 1212an “Umeen Gurutzada” deitutakoan milaka ume erreklutatu zituzten soldadu gisa inolako entrenamendurik izan gabe, haiei sinestaraziz botere jainkotiarrak lagunduko ziela euren etsaiei irabazten. Hala ere, umeak ez ziren heldu borroka errealera parte hartzera.
Emakume maltratatuak
Erdi aroan:
Zaila da deskribatzea emakumeak nolakoa ziren Erdi Aroan, garai hartan ez zelako beraietaz asko idazten. Dakigun guztia gizonezkoak idatzi dute.
Oso zaila da esatea Erdi Aroan emakumeekiko eboluzio bat egon zela edo atzerapen bat egon zela. Espainia VIII. Mendean hazi zen hiru erlijioekin: judutarra, musulmana kristaua. Hiru , erlijio horiek hiru forma desberdinak dute pentsatzeko, ulertzeko, definitzeko eta emakumea eraikitzeko era.
Emakumea etxean
Etxean ez ziren bakarri umeen zaintzaz eta heziketaz arduratzen, baita ere beraientzat lan egiten zuten jendea antolatzen eta etxeko ekonomia eraman.
Emakume noblearen egunerokoa pisutsua izan zitekeen zituen zereginengatik. Hala ere zailagoa da lan hori literaturak jakinarazi izan duena baino. Dirua eta ohorea ez zituen emakume hauek oso zoriontsu egiten. Beraiekin jolastu egiten zen diruagatik saltzen zituzten lehenengo momentutik. Emakume gehienak ezin zuten politikan parte hartu nahi.
Emakumea maitasunean
XII. mendera arte ezkontza ez zen jarri sakramentu bezala. Ezkontzak hobekuntza asko ekarri zituen emakumeentzako, dibortzioa debekatu zelako eta ezin zituzten gaitzetsi.
Honekin gizonarekiko berdintasun gehiago lortzen da eta gainera, eliza emakume ezkondu batzuk santifikatzen hasi zen.
Senar-emazteak zuten guztia gizonak administratzen zituen.
Emakume bat alargun gelditzen zenean bere familiarekin bueltatu behar zen.
Beste erlijio batzuetan emakumea alargun gelditzen zenean, komentu batera joan behar zen, non baita ere eraman behar zuen esleipen bat.
Gaur egun:
Azken boladan, dirudienez, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aldatu eta hobetu direla uste dute. Baina, emakumeak gauza askotan gizonen maila berdinera iristeko lan handia egin behar izan dute. Hala eta guztiz ere, oraindik badaude hainbat lantoki non ezberdintasunak nabari diren, baita aldaketaren kontra dagoen jendea ere, guk uste duguna baino gehiago. Hau guztia aldatzeko, lan handia egin behar dutenak emakumeak dira, haien egoera argi uzten. Baina aldaketa honen alde dauden gizonak ere mugitu beharko lirateke, ez delako bakarrik emakumeen borroka, guztiena baizik. Horrela argi geratuko litzateke nola sexu mota ez den muga zerbaiten alde egon eta egiteko.
Lehen, oso nabarmena zen emakumeei egindako bazterketa. Orain berriz, egoera hori hainbat arlotan aldatu egin da. Alde batetik, emakumeak lan egin dezake, gizona etxean geratuz. Lehen hori, ezinezkoa zela zirudien, gizonak lan egiteko eta emakumeak etxean egoteko eginak zeudela ziotelako. Beste aldetik, lana aurkitzeko aukerak askoz ere handiagoak direla uste dute. Laburbilduz, egoera hobera joan da, nahiz eta oraindik erabateko berdintasunera ez garen iritsi.
PROSTITUZIOA JARDUTEA
GAUR EGUN:
Prostituzioa diru edo beste zerbaiten truke sexu-harremanensalmenta eta munduko lanbiderik zaharrena da. Historian zehar prostituzioak aldaketa handiak eduki ditu.Gainera beti ez da sektore pobreetan egon, baita aberatsetan ere. Prostituzio mota asko daude. Prostituzioa modu askotakoa izan daiteke. Gaur egun jende asko ikusten dugu mafietan sartuta emakumeei prostituzioa jardutera obligatzeko. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostituta deritze, puta emakumezkoen kasuan eta mespretxuz. Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza-zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da.
ERDI AROAN:
Erdi aroan emakumeak etxetik kanpo lan egiten zuenean neskame, zerbitzari edo prostituta gisa lan egiten zuen. Elizak prostituzioari buruz emandako ideiek kontraesan handiak zituzten. Garai batzuetan prostituzioaren aurkako jazarpena oso gogorra izan zen bitartean, beste batzuetan prostitutek gizartean betetzen zuten funtzioa onartu egin zuen, gizonek emakumeen kontra izan zezaketen indarkeria sexuala eta homosexualitatea saihesteko modu bat zela esaten baitzen.
ERREGE- ERREGINAK
Erdi aroan:
Erdi aroan, monarkia absolutua zegoen. Hau da, botere mota guztiak errege- erreginek zituen eta honek boterea ez zuen banatzen, beraiek bakarrik agintzen zuten.
Gaur egun:
Gaur egun, monarkia parlamentarioa dago. Orain ez du errege batek ordenik ematen, baizik eta presidenteek, alkateek eta epaileek egiten dute.
ekonomia
Gaur egungo ondorio ekonomikoak:
Lur guztien jabeak dirua irabazi nahi dute baian bere baliabideen bitartez eta beren lurren bitartez.
-Zerealen lurren kopurua asko handitu da.
-Beraz, zerealen produkzioak gora egin du.
-Geroago gariaren produkzioa gora egin zuen eta merkataritza honekin batera askoz gehiago indartu da.
- Garia eta iriña esportatzen hasi ziren.

Industria:Urte hauetan Espainiaren egoera ekonomikoa oso txarra da eta bere salbuespen bakarrak, dauden mugimenduak eta fabrikak izan dira.
Frantziarren aurka egon ziren guden ondoren arazo batzuk sortu ziren:
Erdi aroan:
Ekonomia XIX. Mendean
Garai hartan, Espainiako egoera ekonomikoa oso atzeratuta zegoen beste nazioekin konparatzen badugu. Prozesu honek Erdi Aroan hasten da. Hegoaldean nekazaritza eraldatzeko teknikak ez ziren batere onak. Industrializazioan ere nahiko atzeratuta zebilen.
Karlos IV.ak erregea izaten hasten denean arazo ekonomikoak sortzen hasten dira, nahiz eta bere aitak erregetzan zegoenean ez zeuden hainbeste.
Frantziarren aurka egon ziren guden ondoren arazo batzuk sortu ziren:
● Hiri batzuk beraien artean tirabira egon ondoren deuseztatu egin zuten: Zaragoza, Donostia...
● Galera nabarmenenak populazioa jasan zituen.
●Lantegi guztiak desagertu egin ziren.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)