GAUR EGUN:
Prostituzioa diru edo beste zerbaiten truke sexu-harremanensalmenta eta munduko lanbiderik zaharrena da. Historian zehar prostituzioak aldaketa handiak eduki ditu.Gainera beti ez da sektore pobreetan egon, baita aberatsetan ere. Prostituzio mota asko daude. Prostituzioa modu askotakoa izan daiteke. Gaur egun jende asko ikusten dugu mafietan sartuta emakumeei prostituzioa jardutera obligatzeko. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostituta deritze, puta emakumezkoen kasuan eta mespretxuz. Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza-zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da.
ERDI AROAN:
Erdi aroan emakumeak etxetik kanpo lan egiten zuenean neskame, zerbitzari edo prostituta gisa lan egiten zuen. Elizak prostituzioari buruz emandako ideiek kontraesan handiak zituzten. Garai batzuetan prostituzioaren aurkako jazarpena oso gogorra izan zen bitartean, beste batzuetan prostitutek gizartean betetzen zuten funtzioa onartu egin zuen, gizonek emakumeen kontra izan zezaketen indarkeria sexuala eta homosexualitatea saihesteko modu bat zela esaten baitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario