martes, 3 de mayo de 2011

Emakume maltratatuak




Erdi aroan:
Zaila da deskribatzea emakumeak nolakoa ziren Erdi Aroan, garai hartan ez zelako beraietaz asko idazten. Dakigun guztia gizonezkoak idatzi dute.

Oso zaila da esatea Erdi Aroan emakumeekiko eboluzio bat egon zela edo atzerapen bat egon zela. Espainia VIII. Mendean hazi zen hiru erlijioekin: judutarra, musulmana kristaua. Hiru , erlijio horiek hiru forma desberdinak dute pentsatzeko, ulertzeko, definitzeko eta emakumea eraikitzeko era.


Emakumea etxean


Etxean ez ziren bakarri umeen zaintzaz eta heziketaz arduratzen, baita ere beraientzat lan egiten zuten jendea antolatzen eta etxeko ekonomia eraman.

Emakume noblearen egunerokoa pisutsua izan zitekeen zituen zereginengatik. Hala ere zailagoa da lan hori literaturak jakinarazi izan duena baino. Dirua eta ohorea ez zituen emakume hauek oso zoriontsu egiten. Beraiekin jolastu egiten zen diruagatik saltzen zituzten lehenengo momentutik. Emakume gehienak ezin zuten politikan parte hartu nahi.


Emakumea maitasunean


XII. mendera arte ezkontza ez zen jarri sakramentu bezala. Ezkontzak hobekuntza asko ekarri zituen emakumeentzako, dibortzioa debekatu zelako eta ezin zituzten gaitzetsi.

Honekin gizonarekiko berdintasun gehiago lortzen da eta gainera, eliza emakume ezkondu batzuk santifikatzen hasi zen.

Senar-emazteak zuten guztia gizonak administratzen zituen.
Emakume bat alargun gelditzen zenean bere familiarekin bueltatu behar zen.
Beste erlijio batzuetan emakumea alargun gelditzen zenean, komentu batera joan behar zen, non baita ere eraman behar zuen esleipen bat.


Gaur egun:

Azken boladan, dirudienez, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aldatu eta hobetu direla uste dute. Baina, emakumeak gauza askotan gizonen maila berdinera iristeko lan handia egin behar izan dute. Hala eta guztiz ere, oraindik badaude hainbat lantoki non ezberdintasunak nabari diren, baita aldaketaren kontra dagoen jendea ere, guk uste duguna baino gehiago. Hau guztia aldatzeko, lan handia egin behar dutenak emakumeak dira, haien egoera argi uzten. Baina aldaketa honen alde dauden gizonak ere mugitu beharko lirateke, ez delako bakarrik emakumeen borroka, guztiena baizik. Horrela argi geratuko litzateke nola sexu mota ez den muga zerbaiten alde egon eta egiteko.
Lehen, oso nabarmena zen emakumeei egindako bazterketa. Orain berriz, egoera hori hainbat arlotan aldatu egin da. Alde batetik, emakumeak lan egin dezake, gizona etxean geratuz. Lehen hori, ezinezkoa zela zirudien, gizonak lan egiteko eta emakumeak etxean egoteko eginak zeudela ziotelako. Beste aldetik, lana aurkitzeko aukerak askoz ere handiagoak direla uste dute. Laburbilduz, egoera hobera joan da, nahiz eta oraindik erabateko berdintasunera ez garen iritsi.

1 comentario: