Gaur egun:
Gaur egungo esklaboak, enpresa handietan egiten dute lan eta oso egoera txarretan gainera (12 orduz, ezerren truke).
Gezurra badirudi ere 300.000 eta 500.000 tartean dago ume soldaduen kopurua, neskak zein mutilek jasaten dute esklabutza mota hau. Afrikan ematen da gehien bat (Uganda, Kongo, Liberia, Boli Kosta), baina badira beste eskualde asko non umeak soldadu gisa erabiliak izaten dira: Myanmar, Sri Lanka (Asia) eta Kolonbia.
Baina zergatik umeak?
Umeek ez dituzte nagusien aginduak eztabaidatzen eta hauxe da edozein soldaduaren oinarrizko araua.
Zertarako?
Lan askotarako erabiliak izaten dira borroka, sukaldaritza, erizaintza, esklabu sexualak…
Nola?
Batzuk “bolondres” moduan aurkezten dute beren burua, beren familia guztia gerran hil delako, pobrezia dela eta edo familia barnean arazoak dituztelako eta beste asko bahitu egiten dituzte eta entrenamendu esparruetara bidaltzen, han helduekin batera “irakaskuntza” militarra izan dezaten. Tratu bortitzak eta bizi baldintza negargarriak jasaten dituzte talde militarraren barruan, eta batzuetan hau dela eta hil egiten dira. Alkohola eta drogak ematen dizkiete gogorrago jarduteko borrokan, hasi baino lehen balen aurkako “botikak” ematen dizkiete beldurrik ez izateko (argi dagoenez botika hauek ez dira existitzen).
Irtenbideak:
Oso zaila da egoera honi amaiera ematea. Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE- ek ) zailtasun asko izaten dituzte umeak askatzeko, askotan militar buruek ez dute onartzen umerik daukatenik edo ez dituzte askatu nahi, eta nesken kasuan generalarekin “ezkonduta” daudela diote. Baina arazoak ez dira taldetik ateratzean bukatzen, orduan birmoldatze prozesu zail bat hasten da. Umeek beren betiko bizitzara bueltatzea ez da batere erreza, batzuetan beren gurasoek ez dituzte onartzen edo beren itzulera ez dute begi onez ikusten oso pobreak baitira eta umeak “aho bat gehiago” suposatzen duelako. Nesken kasuan jasotako abusu sexualengatik ez dituzte haien komunitateetan berriro onartzen batzuetan. Eta honi guztiari, gerraren ondorioz jasaten dituzten trauma psikologikoak gehitu behar zaizkio.
Erdi aroan:
Erdi Aroko Europan umeak erabiltzen ziren batailatako asistente moduan (ezkutari moduan), nahiz eta beraien papera murriztu izan. 1212an “Umeen Gurutzada” deitutakoan milaka ume erreklutatu zituzten soldadu gisa inolako entrenamendurik izan gabe, haiei sinestaraziz botere jainkotiarrak lagunduko ziela euren etsaiei irabazten. Hala ere, umeak ez ziren heldu borroka errealera parte hartzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario