miércoles, 4 de mayo de 2011

GIZARTE MAILA SOZIALA


ERDI AROAN:

Erdi aroko gizartea hiru taldetan zegoen banatuta: hau da; estamentu esaten zitzaien hiru talde zeuden:nobleak, klerikoak eta langileak.

·         Nobleak: zaldunak eta haien familiak ziren. Haien eginkizuna gainerako biztanleak babestea zen.
·         Klrerikoak:  fraideak eta apaizak ziren. Otoitz egin behar zuten, pertsonen salbazio espirituala lortzeko.
·         Langileak: gehienak nekazariak ziren, baina bazeuden eskulangileak eta merkatariak ere. Gizarteak behar zituen elikagaiak eta beharrezko produktuak ekoizten eta saltzen zituzten.

Nobleak eta klerikoak estamentu pribilegiatukoak ziren eta zenbait abantaila zituzten. Ez zituzten errentarik ordaindu behar. 

  

GAUR EGUN:

Pobrezia:
Eguneroko bizitzan pobrezia, pobretasuna edo txirotasunabizi-kalitatearen behar minimoentzako errekurtsoak ez edukitzearekin lotzen da, baina kontzeptu honek dimentsio ugari ditu. Kontsumo materialaz gain, osasuna, hezkuntza, giza- harremanak, ingurugiroaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere eragin handia dute. Pobrezia zerrendatutako dimentsio horien gabezia edo urritasuna dela esan dezakegu.






ABERASTASUNA:
Pertsona guztiek eskubide berdinak ditugu, nahiz eta pobrea, aberatsa, edo zarena izan. Denak dugu bizitza on bat izateko eskubidea, irainik, tratu txarrik .. jaso gabe. Denak pertsonak gara eta eskubide berdina dugu gauza bat edo bestea egiteko.
Pertsona aberatsek dirua nahi dute gero eta gehiago eta horrek gaixotasun mota asko sortzen ditu. Gainera diru hori gehienetan ez dute beraiek lortzen beti daude beste pertsona batzuk beraien ordez lan egiten dutenak.

 







No hay comentarios:

Publicar un comentario